Sarasketa eta Vicedo sari banaketa ekitaldian. (Emakunde)
Atzo, larunbata, jaso zuten Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria
Ainara Sarasketa azkoitiarrak eta Arantxa Vicedo donostiarrak. Duela zazpi urte Batukada Feminista proiektua jarri zuten martxan biek, eta Jaizkibel konpainiak egindako lana aitortu die sariaren bidez. Hondarria Berdintasunaren Hiria sariaren IV. edizioa izan da aurtengoa, eta Batukada Feministak "jai giroa sortzeaz gain, emakumeei boza, ahalmena eta alaitasuna" eman dizkiola azaldu zuen Jaizkibelek saria nortzuk jasoko zuten jakinarazi zuenean.