Bi edukiontzi erre dituzte bart Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 31

Ezezagun batzuek bi edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Azkoitiko Klara Donea kalean. Udaltzaingoak adierazi duenez, 02:00ak inguruan jazo da gertaera, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Udaleko langileek goizean jarri dituzte edukiontzi berriak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide