Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, asteartea, San Agustin eguna ospatu zuten hainbat lagunek Azkoitiko Aizpurutxo auzoan. Iazko moduan, bertso afaria egin zuten atzo iluntzean, eta 90 bat lagun bertaratu ziren auzoko Itziar jatetxera. Jan-edanik ez zen falta izan, eta Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak aritu ziren giroa alaitzen. Horiei Xabier Etxanizek eta Iñigo Galdosek lagundu zieten trikiti doinuz.