Doinu elektronikoek hartuko dute Azkoitiko Txalintxo taberna larunbatean

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 27a

Azkoitiko Txalintxo tabernak dj festa ospatuko du larunbatean, irailaren 1ean. Arratsaldetik aurrera, inguruko disko jartzaileek hartuko dute taberna, eta goizaldera bitartean ez du etenik izango musika elektronikoak. Izan ere, 18:00etatik 06:30era bitartean, honako 25 disko jartzaile hauek parte hartuko dute festan: Ugutz, Kanpax, P4ul, Goiko, Urok, Dinnamickal, Soled, Andoni Martin, Siegun, Artetxe, Jainaz, Panda, Beba, Enesound, Ol_ber, Josu Aranburu, Xugua, Alexander Loop, Tximas, Trampas, Triki, Y_uantxo, Kanutto, Meritron eta The Naturist.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide