Musika Hamabostaldiaren barruan, ibilaldia egin dute Azkoititik Urretxura

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 27a

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan hainbat irteera egiten ari dira azken egunetan, eta horietako bat Azkoitian egin dute. Hain zuzen ere, Azkoitiko Aizpurutxo auzotik abiatuta, Inaziotar Ibilbidean barrena ibili ziren larunbat goizean hainbat lagun. Musikak, gainera, garrantzia berezia izan zuen txangoan, eta, besteak beste, Txalkor txistukari taldeko kideek girotu zuten ibilaldia. Urretxuko Iparragirre plazan amaitu zuten irteera. Argazkiak: Tierra Ignaciana-Inaziotar Lurraldea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide