Auto batek istripua izan zuen atzo goizean Azkoitiko Kale Nagusian. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Bastarrikaldetik Kale Nagusira bidean zihoan autoak hango 34. zenbakiko lokalaren aurka jo zuen 10:00ak inguruan. 83 urteko gidaria Zumarragako ospitalera eraman zuten anbulantzian, ondoezik.