Azken txanpan dira Azkoitiko Andramari jaiak

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 18a

Gaur, abuztuak 18, Andramari festetako azken eguna ari dira ospatzen Azkoitian. Kuadrillen Egunak hartu du herria, eta eguerdi partean hasi dira lagun taldeak kalera ateratzen. 11:00etatik aurrera hainbat kirol jarduera izan dira Balda plazan. Atletismo saioa egin dute aurrena, eta ondoren XVII. Andramaixetako Milia proba gauzatu du hainbat lagunek, Xeye atletismo taldeak antolatuta. Kontzejupean haibat lagun aritu da goiz partean paella prestatzen, eta 14:30ean milatik gora lagun elkartuko dira plazan; izan ere, kuadrillen herri bazkaria izango da bertan. Jai girorik ez da faltako ordu txikietara bitartean. Hona hemen gaur eguerdiko irudi batzuk (Argazkiak: Julene Frantzesena eta Azkoitiko Udala): Hona hemen gaurko egitaraua: Gaur, Kuadrillen Eguna 17:30ean. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan. 17:30ean. Apar festa, Balda plazan. 18:30ean. Zezenak, Plaza Berrian. 18:30. Soinuz Blai taldearen erromeria karpagunean. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 22:00etan. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan. 01:00. Mad Muasel eta Ira taldearen kontzertuak karpagunean. 07:00. Jai goizeko meza karpagunean. Abuztuak 20, astelehena 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. Abuztuak 21, asteartea 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide