Euriari aurre eginez ari dira Baserritarren Eguna ospatzen Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 17a

Andramari jaiak hasi dira bukaerara gerturatzen, baina, hala ere, festa girorik ez da faltako gaur eta bihar Azkoitian. Gaur, esaterako, Baserritarren Eguna ari dira ospatzen, eguraldi kaskarrari aurre eginez. Euria ez da aitzakia izan herritarrak etxean gelditzeko, eta trikitilarien eta dultzaineroen kalejirarekin hasi dute eguna. Plaza Berrian hainbat abelburu izan dira ikusgai goiz eta eguerdi partean, eta herri kirol erakustaldia izan da plazan. Trikitilari gazteek eta Txalkor taldeko txistulariek kalejira egin dute erraldoiek eta buruhandiek lagunduta. Gainera, ohiko moduan, Inazio Iriarte margo lehiaketa ere martxan da. Dagoeneko hainbat margolari ari da lanak osatzen, eta arratsaldean egingo dute sari banaketa ekitaldia. https://vimeo.com/285495968 Eguerdian jubilatuen meza ere izan da, eta aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrek bazkaria egingo dute 14:30ean Kiruri jatetxean. Ondoren, Azkoitiko Udalaren omenaldia jasoko dute horiek. Arratsaldean ere izango da zer egin herrian; izan ere, besteak beste, Txiki Chef tailerrak, umeentzat tailerrak, dantzarien txapelketa, afari beganoa, erromeria, idi dema eta suzko zezena izango dira. Hona hemen gaur eguerdiko irudi batzuk: Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua: Gaur, Baserritarren Eguna 17:30ean. Txiki Chef tailerrak, plazan. 17:30. Umeentzat tailerrak karpagunean. 18:00etan. Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan. 19:30ean. Inazio Iriarte XXXVII. Margo lehiaketako sari banaketa, Torre Zuri erakustokian. 21:00. Afari beganoa karpagunean. 22:00etan. Aintzane, Mirari eta Lutxurdixo trikitilarien erromeria, Balda plazan. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 23:00etan. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren erromeriak jarraituko du. Etzi, Kuadrillen eguna 11:00etan. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVII. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta. 14:30ean. Bazkari herrikoia, plazan. 17:30ean. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan. 17:30ean. Apar festa, Balda plazan. 18:30ean. Zezenak, Plaza Berrian. 18:30. Soinuz Blai taldearen erromeria karpagunean. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 22:00etan. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan. 01:00. Mad Muasel eta Ira taldearen kontzertuak karpagunean. 07:00. Jai goizeko meza karpagunean. Abuztuak 20, astelehena 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide