Atzo hasi ziren Andramari jaiak Azkoitian, eta gaur da festetako egunik handienetakoa: Andramari eguna. Ohitura den legez, goizean
Alkate soinua jo diote Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak Javier Zubizarreta alkateari haren etxearen aurrean.
Ondoren, 10:50ean, Udal Musika Bandak eta Txalkor taldeko txistulariek lagunduta udaletxetik parrokiara joan dira EAJko eta PSE-EEko -EH Bilduko eta Azkoitia Baiko zinegotziek ez dute parte hartu ekitaldian- ordezkariak korporazioan. Ondoren, musika bandak kontzertua eskaini du Kontzejupean.
Hona hemen Erlo Telbistak kontzertuko irudiekin egin duen bideoa:
https://vimeo.com/285112127
Izango da ekitaldirik egun osoan zehar; izan ere, pilota partidak, zezen txikiak eta poniak, kale ikuskizuna, gimnastika erritmikokoen emanaldia, film labur txapelketa eta ontzertuak izango dira gaur besteak beste.
Hona hemen gaur goizeko irudi batzuk:
Hona hemen festetako egitarau osoa:
Gaur, Andra Mari eguna
17:00etan. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Lehen partida:Gorka-Etchegoin vs Elordi–Lasa IV. Bigarren partida: Irribarria–Rezusta vs Olaizola II-Imaz.
17:30ean. Zezen txikiak eta pottokak, Trenbidearen Zumardian.
19:15ean. Rockbox kale ikuskizuna.
20:00etan. Azkoitiko gimnastika erritmikoko taldearen erakustaldia, eliz atarian.
20:00etan. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
22:30ean. VIII. Film Laburren Lehiaketa, plazan.
23:45ean. Passepartout taldearen kontzertua, herriko plazan.
Bihar, San Roke eguna
09:30ean. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
10:00etan. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
10:50ean. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinua joko du.
11:00etan. Meza Nagusia.
12:00etan. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
12:15ean. Ohiko Aurreskua, herriko plazan.
13:00etan. Azkoitiko Musika Bandaren eta Eltziegoko Dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.
14:00etan. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurriñaren plazan.
16:00etan. Zezen karretoiarekin kalejira, herriko plazatik irtenda.
17:00etan. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.
17:00etan, Bualá ikuskizuna, plazan.
19:00etan. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, Plaza Dantzak, Eliza atarian.
23:00etan. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Valecea Piroteknia etxearen eskutik.
23:30ean. Zea Mays taldearen kontzertua, plazan.
Etzi, baserritarren eguna
09:00etan. Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Torre Zuri erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zurin.
09:30ean. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
09:30ean. Herriko ganadu erakusketa, Plaza Berrian.
11:00etan. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
12:00etan. Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoien eta buruhandien kalejira.
12:00etan. Herri kirol jaialdia, plazan.
12:30ean. Jubilatuen meza, parrokian.
14:30ean. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
17:30ean. Txiki Chef tailerrak, plazan.
18:00etan. Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan.
19:30ean. Inazio Iriarte XXXVII. Margo lehiaketako sari banaketa, Torre Zuri erakustokian.
22:00etan. Aintzane, Mirari eta Lutxurdixo trikitilarien erromeria, Balda plazan.
22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
23:00etan. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren erromeriak jarraituko du.
Abuztuak 18, Kuadrillen eguna
11:00etan. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVII. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
14:30ean. Bazkari herrikoia, plazan.
17:30ean. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.
17:30ean. Apar festa, Balda plazan.
18:30ean. Zezenak, Plaza Berrian.
22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
22:00etan. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
Abuztuak 20, astelehena
22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
Abuztuak 21, asteartea
22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.