Luciano Juaristi 'Atanillo'-ri buruzko biografia liburua idazten ari dira

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 15a

Pilotari ohiaren bizitzaren errepasoa jasoko dute liburuan. Joxe Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrak ari dira lana ontzen. Irailean aurkeztea aurreikusten dute, baina ez dute data jakinarazi.

Luciano Juaristi Atano X edo Atanillo (Azkoitia, 1932) pilotari ohiari buruzko biografia liburua idazten ari dira Joxe Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrak. Lanak aurreratuta dituzte dagoeneko; izan ere, testuak, argazkiak eta diseinuarekin buru-belarri ari dira lanean. Irailean aurkeztuko dute lana, baina gaur-gaurkoz ez dute jakinarazi data eta ordua. Gaur egun 85 urte ditu Atanillok, eta bitan eskuzko pilota txapelduna izan zen azkoitiarra; hain zuzen ere, 1966an eta 1968an eskuratu dituzten txapelak, eta beste hirutan jokatu zuen finala. Azkoitiko Udalak hala erabakita, iaz Atano X.ak bota zuen Andramari jaiei hasiera eman zien txupinazoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide