Jabier Unanuek irabazi du Martitteko Igoera

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 11

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Martitteko Igoera jokatu dute gaur goizean, Azkoitiko Andramari jaietako egitarauaren barruan. Beste urteetan arratsaldez egin badute ere, aurten goizez izan da proba. 11:00etan abiatu dira txirrindulariak Azkoitiko plazatik, eta Martirieta auzora igo dira. Guztira, 33 lagunek parte hartu dute proban, eta Jabier Unanue izan da azkarrena; 12 minutu eta 55 segundo behar izan du proba amaitzeko. Haren atzetik sailkatu da Mikel Zendoia, 13:00 denborarekin, eta hirugarren azkarrena Alberto Astigarraga izan da, 13:28 denborarekin. Hona hemen gaur hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide