2017ko kuadrilla eguneko argazkia. (Julene Frantzesena)
Astelehenean, hilak 6, zabalduko du Azkoitiko Udalak Andramari jaietako bazkarietara joateko izen-ematea, eta hilaren 10ean, ostiralean, itxiko da. Abuztuaren 16an egiten den familien bazkarirako zein abuztuaren 18ko kuadrillen bazkarirako eman daiteke izena. Azkoitiko Kultura Sailera joanda edo 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta egin daiteke izen-ematea, doan.