Azkoititik Samiñora irteera gidatua antolatu du Zuhaitzak Bizirik taldeak

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 25a

Azkoitiko Zuhaitzak Bizirik taldeak Samiño mendira joateko irteera gidatua antolatu du igande goizerako. 09:00etan Abaraxka aterpetxean elkartu eta handik abiatuko dira 933 metrotara dagoen mendi tontorrera. Bidean zehar hainbat azalpen jasoko dute bertaratzen direnek, eta horiek animaliak eraman ditzaketela adierazi du taldeak. Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko 685-73 52 77 telefonora deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide