Azkoitiko Kale Nagusiko 4. zenbakidun eraikina eraisten ari dira

Urola Kostako Hitza 2018ko uzt. 25a, 10:44

Atzo hasi ziren Azkoitiko Kale Nagusiko 4. zenbakidun eraikina eraisten, eta gaur goizean lanean jarraitzen dute. Dagoeneko bota dute eraikinaren zati handi bat, eta makinak obra-hondakinak kentzen ari ziren goizean. Azken urteetan, pixkanaka hondatzen joan da eraikina, eta erortzeko zorian zegoen azkenaldian. Eraikina pribatua zen, baina babestuta egon da, Kultura Ondasun gisa izendatuta zegoelako, Azkoitiko Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaren barruan. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren eskumena izan da eraikin horietan edozein aldaketa egiteko baimenak ematea. Hori hala, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak joan den otsailean eraikinaren desafekzioa onartu eta gero lortu ahal izan dituzte bizilagunek eraikina botatzeko beharrezko lizentziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide