Ezkerretik eskuinera, Ibon Orbea, Andoni Elduaien, Gorka Zubizarreta eta Pedro Urdapilleta. (Anaitasuna)
Gorka Zubizarreta (Azkoitia, 1994) izango da Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko nesken lehen taldeko entrenatzailea. Taldeak Emakumezkoen Euskal Ligan jokatuko du 2018-2019 denboraldia, joan den maiatzean mailaz igotzea lortu ondoren. Iazko denboraldian, Ohorezko Kadete Nesken taldean lagundu zuen Zubizarretak, eta, aurten, nesken lehen taldea zuzenduko du. Zubizarretak alboan izango du Andoni Elduaien (Azkoitia, 1993), hura izango baita bigarren entrenatzailea. Elduaien infantil mailako mutilak entrenatzen ibili da azken urteetan. Anaitasunako nesken lehen taldea aurreko astean hasi zen entrenamendu saioekin. Bi entrenatzaileek, aldiz, atzo zuzendu zuten nesken taldeko lehen entrenamendua elkarrekin.
Aldaketa gehiago
Horrez gain, Anaitasuna taldeak 2018-2019 denboraldian oinarrizko futbola koordinatzeaz arduratuko den taldea izendatu du. Joxepe Santizo, Jokin Landa eta Eneko Aizpuru arduratuko dira datorren denboraldian alebin mailatik hasi eta kadete mailako mutilen futbol koordinazioaz. Azken horien helburua da futbol metodologa berria ezartzea eta umeen hezkuntza lantzea.
Eneko Aizpuru, Joxepe Santizo eta Jokin Landa. (Anaitasuna)