Astelehenean itxiko dute Azkoitiko Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko bulegoa, irailera arte

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 20a

Irailaren 3ra arte itxiko dute bulegoa.

Azkoitiko Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko bulegoak oporrak hartuko ditu astelehenean, hilaren 23an, Egun horretatik irailaren 3ra arte itxita egongo da bulegoa. Hala ere,  Andramari Jaietan egiten den 90 urteko herritarren bazkarira joan nahi dutenek nahiz jubilatuen elkarteak Aittolara egingo duen egun pasarako izen-ematea egiteko aukera egongo da bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide