Azkoitiko udaletxeko etxeaurrea.
Azkoitiko Udalak udaletxeko etxeaurreko argiztapen berria estreinatuko du gaur, ostirala, gauean. Goizean azken probak egin ondoren, iluntzean piztuko dituzte lehendabizikoz argi berriak. Azkoitiko udalaren esanetan, argiztapen beriak eraikinari "ikusgarritasuna ematen diote". LED teknologia erabiltzen duten argiak dira jarri dituztenak. Hori dela eta, Azkoitiko Udalak azpimarratu du argiteria berria jartzea "arrazoi estetikoetatik haratago" doan erabakia dela: "Argiztapen ekologikoak dituen abantailak bilatzen ditu Udalak, eta nola ez, aurrezte energetikoa. Horregatik jarri dira, hain zuzen, LED teknologia erabiltzen duten argiak".