Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Afiliatuek hala erabakita, Juan Ignacio Gogorza izango da koordinatzaile berria, Manuel Gabilondo diruzaina eta Eli Alberdi idazkaria. Hiru lagun horiek osatu dute Batzorde Eragile berria.
Azkoitiko EAk joan zen uztailaren 3an egin zuen Herri Batzar Eratzailea, eta bertaratu ziren afiliatuek hala erabakita, Juan Ignacio Gogorza izango da koordinatzaile berria, Manuel Gabilondo diruzaina eta Eli Alberdi idazkaria. Hiru lagun horiek osatu dute Batzorde Eragile berria.
Ia hiru urtez tokiko antolakuntzarik gabe izan da Azkoitiko EA, eta alderdiko kideek ohar bidez jakinarazi dutenez, erronka berriari "gogoz eta ilusioz" helduko diote, "EAk herrian izan duen dinamismoa berreskuratzeko". Azkoitiko EAk azaldu duenez, gune abertzalearen eta sozialdemokrataren erreferente izan nahi du: "Herritarrak Eusko Alkartasunaren proiektuan parte hartzera gonbidatzen ditu, etorkizun hobea posible delako".
Azkoitiko EAren tokiko antolakuntza berriak dagoeneko zehaztu ditu datorren ikasturterako helburu nagusiak. Besteak beste, alderdia sakontzen jarraitzea; EH Bilduko gainontzeko kideekin parte hartzea normalizatzea; 2019ko udal eta foru hauteskundeak lantzea; eta EAren Nazio Batzorde Eragileak Azkoitiko Alkartetxea alokatzea erabaki ondoren, Azkoitiko Herri Antolakuntzak bere jarduera politikoa egin ahal izateko egoitza berreskuratzea.