Jone Zabaleta atleta laugarren sailkatu da Espainiako Txapelketa Absolutuan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 16a

Jone Zabaleta, Granollersen. (Argazkia: Yolanda Larrañaga) Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak laugarren postua eskuratu du Espainiako Txapelketa Absolutuan. Atletico San Sebastian atletismo taldeko kidea da Zabaleta, eta Euskal Selekzioa ordezkatu zuen joan den larunbatean Granollersen (Katalunia) jokatutako txapelketan. 3.000 metroko proban lehiatu zen Zabaleta, eta orain arteko bere marka hobetu zuen, 09:38 minutuko denbora eginda. Datorren asteburuan amaituko du denboraldia Zabaletak. Hain zuzen ere, banakako Espainiako Txapelketa Absolutuan 1.500 metroko proban lehiatuko da azkoitiarra zapatuan eta igandean, Getafen (Madril, Espainia).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide