Joanes Davila eta Jokin Sudupe. (Orion)
Joanes Davila eta Jokin Sudupe azkoitiarrek Euskal Selekzioa ordezkatu dute Espainiako Arrantza Txapelketan ostegunetik gaur arte, eta Sudupek txapelketa irabazi du. Biak Orion ehiza eta arrantza elkarteko kide dira, eta Galizian jokatu dute txapelketa, Xallas eta Allons ibaietan. Izokinak euliarekin harrapatzeko modalitatean parte hartu dute.
Sudupe iazko Euskadiko Arrantza Txapelketako irabazlea eta aurtengo Gipuzkoako Arrantza Txapelketako garailea ere bada.