Davila eta Sudupe, Orion elkarteko kideak. (Orion)
Joanes Davila eta Jokin Sudupe azkoitiarrek Euskal Selekzioa ordezkatuko dute Espainiako Arrantza Txapelketan ostegunetik igandera bitartean; biak Orion ehiza eta arrantza elkarteko kide dira. Txapelketa Galizian izango da, Xallas eta Allons ibaietan eta, Davilak eta Sudupek izokinak euliarekin harrapatzeko modalitatean parte hartuko dute.
Bi azkoitiarrek badute ibilbidea arrantzan. Izan ere, Davilak laugarren postua lortu du aurten Euskadiko Arrantza Txapelketan, eta hirugarrena Gipuzkoakoan. Sudupe, aldiz, iazko Euskadiko Arrantza Txapelketako irabazlea eta aurtengo Gipuzkoako Arrantza Txapelketako garailea da.