Zurt tabernak hamabigarren urteurrena ospatuko du, gaur, ostirala. Festa 19:30ean hasiko dute, urdaiazpiko dastaketarekin. Mokadutxoa eskaini ondoren, lau artisau garagardoren dastaketa egingo dute tabernaren terrazan. Musikaz gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek, Ane Jurado bakarlari azpeitiarraren eskutik. Kontzertua 22:00etan hasiko da.