Udalak jarritako totem informatiboak. (Maxixatzen)
Azkoitiko Udalak panel informatiboak jarri ditu elizaren atarian, agintaldian zehar egindako lan batzuen berri emateko. Atzo jarri zituen udalak totem informatiboak herrian, eta joan den astean, berriz,
Kontuak Ematen aldizkaria argitaratu zuen. Hain zuzen ere, hautsak harrotu ditu EAJren Udal Gobernuak argitaratu duen aldizkari horrek. Oposizioko alderdi guztiek gogor kritikatu zuten Udal Gobernuaren jarrera, eta
EH Bilduk eta Azkoitia Baik diru publikoa “desegoki eta modu partidistan” erabiltzea egotzi zieten jeltzaleei. Azkoitiko
PSE-EEk ere antzeko irakurketa egin zuen, eta gaineratu zuen Udal Gobernuak “hauteskunde interesekin” erabili dituela udal baliabideak.