Azkoitiko Udalak zabaldu du Gobernuz Kanpoko Erakundeek diru laguntzak eskatzeko epea. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu guztira, eta erakundeek abuztuaren 3ra bitartean eska ditzakete laguntzak, udaletxeako Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Gobernuz Kanpoko Erakundeek honako bi helburu hauek betetzeko eskuratuko dituzte diru laguntzak: batetik, garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko programak egiteko, eta, bestetik, herrialde horietan bizi duten egoeraren harira, herritarren interesa eta kontzientzia pizteko ekimenak gauzatzeko.
Iaz, honako zortzi erakunde hauek jaso zituzten Azkoitiko Udalaren diru laguntzak: Azkoitiko Parrokiak eta The Direct Help Fundation, Acoes, Mundu Solidarioa Helburu, Behar Bidasoa, Gazteak eta Garapena, Cendis Caritas eta Lumaltik Herriak erakundeek.
Deialdiaren oinarri guztiak, berriz,
Azkoitiko Udalaren webgunean ikus daitezke.