Astebukaera honetan ospatuko dituzte Urrategiko jaiak, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 2a

Umeentzako puzgarriez eta tailerrez, herri kirolez eta Zabale eta Larrañagaren erromeriaz gozatu ahal izango da, besteak beste.

Urrategiko festetako argazkia (Ibon Errazu) Ostiralean eta igandean, hilak 6 eta 8, ospatuko dituzte Azkoitiko Urrategi auzoko jaiak. Mus txapeletarekin emango diote hasiera festari, ostiralean, 22:00etan. Lehenengo lau postuetan sailkatzen direnek honako sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren: txapelak, 300 euro eta oparia; 150 euro eta oparia; bi lagunentzako afaria Isidro erretegian eta oparia; eta bi oilasko eta oparia. Igandean, aldiz, goizean goiz hasiko da festa. 09:00etan eta 11:00etan mezak izango dira, eta ondoren, 12:00etan Agin Laburu, Loidisaletxe eta Anjel Larrañaga bertsolariek bertso saioa eskainiko dute. 12:30ean, berriz, herri kirolen txanda izango da. Ordubete geroago, Zabale eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute auzoa. Arratsaldean, 16:30ean, Lopeneren abereak izango dira Urrategin; ordu berean, nahiago duenarentzat, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak egongo dira. 18:00etan dema saioa izango da Izer-Etxetxo, Koatei eta Txibilter baserrietako astoekin. Azkenik, festari amaiera emateko, Zabale eta Larrañaga trikitilariek erromeria eskainiko dute dema saioa amaitzean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide