Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak Gorrixen egunarekin ospatu zuen denboraldi amaiera larunbatean. Ohi bezala, mezaren ondoren bazkaria izan zuten Joseba jatetxean, eta urteroko sari banaketa egin zuen klubak. Denboraldian gol gehien sartu dituzten eta gehien nabarmendu diren jokalariek jaso zuten aitortza, eta festa giroan agurtu zuten denboraldia. Anaitasunaren Flickr-eko kontuan ikus daitezke
argazki gehiago.