Atzoko emanaldiko irudi bat.
Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskaini zuen atzo, zapatua, Kontzejupean. Plaza Berrian ziren musikariak emanaldia eskaintzekoak, baina eguraldia tarteko, aterpera lekualdatu zuten saioa. Hala eta guztiz ere, jendetza izan zen kontzertuaz gozatzen. Hainbat abesti jo zuen bandak, eta Julen Etxaniz aritu zen aurkezle eta abeslari lanetan. Gainera, Born to Dance eskolako dantzariek ere parte hartu zuten emanaldian.
Hona hemen, Musika Bandak jo eta Julen Etxanizek abestu zuen
El rey abestiaren bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=efZF6GOjILM&feature=youtu.be