Pirinioetan asteburua igarotzeko irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 29a

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioetara irteera antolatu du uztailaren 21erako eta 22rako. Bi egunetan mendi ibilaldiak egingo dituzte mendizaleek, eta hara joateko izena eman daiteke dagoeneko. Uztailaren 16ra bitartean, Lopetegi iturgintzan inskribatu daiteke, bazkideek 75 eurotan eta gainontzekoek 85 eurotan. Prezio horien barruan honako zerbitzu hauek izango dituzte izena ematen dutenek: autobusean bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria. Uztailaren 21ean, 05:00etan abiatuko dira liburutegi ondotik, eta egun horretan zortzi ordu inguruko ibilaldia egingo dute Lac d'Estaing, Refuge d'Ilheou eta Pont d'Espagne zeharkatuz. Hurrengo eguenan, Cauterets, La Raittere eta Pont d'Espagnera joango dira, eta lau orduko ibilaldia egingo dute handik. Anaitasunak adierazi duenez, federatuta izatea komenigarria da irteerara joateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide