Low Riders.
Udako prestatu duten kontzertu biraren barruan, zuzeneko emanaldia eskainiko du Zarautzeko Low Riders taldeak Azkoitiko Zakela tabernan. Datorren ostiralean, hilak 29, emango dute kontzertua, 22:30 aldera. Besteak beste, F
orgive your enemies lanean jasotako abestiak entzungo dituzte Zakelara bertaratzen diren lagunek. "Izugarrizko kontzertua" izango dela aurreratu dute tabernako kideek, eta herritarrak bertaratzera animatu nahi dituzte.