Azkoitiko Udal Gobernuak udal aldizkarian oposizioari "azalpenak ematea galarazi" izana salatu du PSE-EEk

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 26a

Azkoitiko PSE-EE udal taldeak salatu duenez, Azkoitiko EAJren Udal Gobernuak oposizioko taldeen parte hartzerik gabe kaleratu osatu du kaleratu berri duen udal aldizkariaren ale berezia. Azkoitiko PSE-EEren bozeramaile Janire Igoak EAJri aurpegiratu dio "udal baliabideak modu alderdikoian eta hauteskunde interesekin" erabili izana. "Gainerako udal taldeek Azkoitiaren alde egiten duten lanaren azalpenak ematea galarazi du Udal Gobernuak", gaineratu du. Igoaren iritziz, "Udalbatza osatzen duten talde guztien parte hartzearekin" osatu beharko litzateke aldizkaria, "diru publikloarekin ordaindutakoa" delako. "Bere jokaerarekin, oinarrizko irizpide demokratikoak diren aniztasun polotikoa eta parte hartzea urratu ditu EAJren Udal Gobernuak", salatu du ohar bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide