Irudietan: Errenteria nagusitu da Azkoitiko Hiria Xake Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 25a

Azkoitiko Kontzejupe pilotalekua Euskal Herriko xake jokalarien bilgune bihurtu zen beste urte batez atzo. Izan ere, XXXVI Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa eta VII. Joxe Azkueren oroimenezko saria jokatu zuten goizean, eta bigarren urtez jarraian, Errenteriako Fomento Cultural taldea nagusitu zen, 58 puntu eskuratuta. Hamar puntuko aldea atera zion Errenteriak sailkapenean bigarren postuan geratu zen Barakaldori, eta Zornotzako taldeak hirugarren egin zuen. Azkoitiko A taldea seigarren izan zen, 43,5 puntu lortuta, eta B taldeak hamazazpigarren postuan amaitu zuen, 18 puntukin. Guztira, Euskal Herriko hemezortzi talde lehiatu ziren txapelketan, eta hasieratik Fomento Cultural taldea nagusitu zen; partida bakarra galdu zuten Errenteriako xake jokalariek, Azkoitiko A taldearen aurka, hain zuzen ere. Anaitasuna xake taldearen esanetan, "norgehiagoka gogorra" izan zen atzokoa, eta "Azkoitiko xakearen egun handia" izan zela gaineratu du. Klubak eskerrak eman dizkie Azkoitiko Udalari, Gipuzkoako Xake Federazioari eta Olan Arkitektura enpresari. (Argazkiak: Anaitasuna xake taldea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide