Azkoitiko Txikito Oroimenezkoaren irabazleak, erabakita

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 23a

Guztira, lau partida jokatu dituzte: hiru mutiletan eta bat nesketan. Oteiza Pilota Eskolak sari banaketa egin du partiden ondoren.

[caption id="attachment_340659" align="aligncenter" width="300"]Finalen ondoren, taldeko argazkia atera dute pilotariek eta Oteiza kirol elkarteak. (Maxixatzen. eus) Finalen ondoren, taldeko argazkia atera dute pilotariek eta Oteiza kirol elkarteak. (Maxixatzen. eus)[/caption] Gaur goizean jokatu dituzte Gurea pilotalekuan XLVIII. Azkoitiko Txikito Oroimenezkoa binakako pilota txapelketako finalak. Guztira, lau partida jokatu dituzte: hiru mutiletan eta bat nesketan. Partiden ondoren, Oteiza Pilota Eskolak sari banaketa egin du. EMAITZAK 8 urtekoak: Erik Aristegi eta Iker Garate 16-6 Araitz Arellano eta Joanes Juaristi 9-10 urtekoak: Julen Etxaniz eta Iker Beristain 13-16 Eñaut Aldazabal eta Jon Arregi Neskak: Intza Garate eta Uritz Azkue 16-11 Jone Zabala 11-12 urtekoak: Oier Aldazabal eta Inhar Egaña 16-14 Eritz Davila eta Anartz Segurola

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide