Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sari banaketa joan den ekainaren 5ean izan zen, eta aurkeztutako ehun ikastetxe ingurutatik, 30 zentrok jaso dute ziurtagiria.
(Argazkia: Floreaga Ikastetxea)
Azkoitiko Floreaga Ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du hirugarren aldiz. Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibain egin zuten sari banaketa joan den ekainaren 5ean. Ehun ikastetxe inguru bildu ziren sari banaketan, baita horietako irakasleak eta ikastetxe bakoitzari dagozkien herriko udal ordezkariak eta alkateak ere. Ziurtagiri bera Agenda 21 programan parte hartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 30 ikastetxek eskuratu dute, eta lau urterako balioa izango du. Floreaga Ikastetxearen esanetan, "izugarrizko elkarlanaren eta inplikazioaren ondorioa izan da" saria.