Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaia Aizpuruk eta Ana Odriozolak ordezkatu zuten Azkoitia, Iruran egindako festan
Amaia Aizpuru eta Ana Odriozola txapelketaren ondoren -ezkerretik bigarrena eta hirugarrena, zutik-. (Azkoitiko Emakumea Pilotari)
Irurak hartu zuen atzo, Emakumea Pilotari Egunaren XII. edizioa. Ohitura den bezala, Emakumea Pilotari egitasmoa abian duten herriek parte hartu zuten festan, eta ekitaldi desberdinen artean, Gipuzkoako Herriarteko Pala txapelketa jokatu zuten Debako, Hernaniko, Mutrikuko, Oiartzungo, Zizurkilgo eta Azkoitiko ordezkariek. Azkoitiko bikotea, Amaia Aizpuruk eta Ana Odriozolak osatu zuten, eta finalera iritsi ziren. Azken partida Debako bikotearen aurka jokatu zuten, eta 14-7 galdu zuten azkoitiarrek.