Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bizkargiren iazko ikasturte amaierako jaialdia. (Bizkargi)
Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasi dutena plazaratuko dute etzi Baztartxo antzokian. Izan ere, ikasturte amaierako jaialdia egingo dute ostiralean, 19:00etan, eta ume nahiz helduek pieza ugari taularatuko dituzte. Musikariek ez ezik, abesbatzak, orkestrak eta dantzariek ere parte hartuko dute emanaldian.
Ikusi hemen egitaraua: