Jose Luis Ribera azkoitiarra da Beasain taldeko entrenatzailea

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 13a

Jose Luis Ribera entrenatzailea eta Kepa Lasa Beasain KE-ren presidentea. (Beasain KE) Jose Luis Ribera (Azkoitia, 1965) Beasain Kirol Elkartearen Espainiako Hirugarren Mailako taldearen entrenatzailea izango da datorren denboraldian. Klubak joan den ostiralean egin zuen entrenatzailearen aurkezpena Beasaingo Loinatz futbol zelaian, eta bere lanari "ilusioz eta gogoz" ekingo diola adierazi zuen azkoitiarrak. Aurreko denboraldian Irungo Real Union taldea gidatu ondoren fitxatu du Ribera Beasaingo taldeak. Ribera 1984tik 1998ra bitartean profesional gisa aritu zen Reala, Sestao, Burgos eta A Coruñako taldeetan. 1998an erretiratu zenetik entrenatzaile lanetan aritu da hainbat taldetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide