Ikasturte bukaerako jaialdia eskainiko dute Azkoitiko Born to Dance dantza eskolako ikasleek

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 12a

Larunbat honetan izango da ikuskizuna Baztartxon, 19:30ean hasita.

[caption id="attachment_339921" align="aligncenter" width="300"]Jenny Calero (Argazkia: Maxixatzen)[/caption] Azkoitiko Born to Dance areto dantza eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute larunbat honetan, hilak 16, Baztartxon. 4 urtetik 60 bat urte ingurura bitarteko 50 lagun izango dira oholtza gainean dantzan: Jenny Calero dantza irakasleak eta haren ikasleek parte hartuko dute ikuskizunean. Zapatuan ikusi ahalko diren dantzak ikasleek ikasturtean zehar landutakoak izango dira. 19:30ean hasiko da emanaldia. Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk iaz Calerori egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide