Igande honetan, hilak 17, Gaztedi Txapelketako finala jokatuko dute Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:00etan. Xakeko Gipuzkoako Federazioak eta Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatutako egitasmoak 110 gazte bilduko ditu. Txapelketan bi kategoria izango dira: handiak eta txikiak. Lehenengoa zortzi taldek osatuko dute, eta bigarrena, berriz, hamasei taldek. Hainbat herritako gazteek parte hartuko dute, hala nola, Eibar, Hondarribi, Azpeitia, Donostia, Arrasate, Irun... Azkoitian bizi ez direnentzat autobusa antolatu dute, horiek Azkoitira hurbiltzeko arazorik izan ez dezaten, eta antolatzaileen arabera, "berriro ere, txapelketaren arrakasta bermatzeko".