Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Grand Slam festa ospatu zuten haur eta gaztetxoek larunbatean. (Txerloia tenis kluba)
Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatzen duen Grand Slam txapelketaren finalak jokatu zituzten larunbatean Txerloiako tenis pistetan. Ikasturtean zehar tenis eskolan ibili diren ume eta gaztetxoek hartu zuten parte finalean, eta, hain zuzen ere, Grand Slam festarekin amaitu zuten tenis eskolako denboraldia.
Umeek denboraldia amaitu bada ere, udan ere izango dute tenisean jokatzen segitzeko aukerarik. Izan ere, klubak ikastaroa antolatu dute uztailerako, eta 137 ume eta gaztetxo arituko dira tenisa ikasten, bi hamabostalditan banatuta. Arratsaldeetan, berriz, neskei zuzendutako ikastaroa eskainiko dute, emakumeen kirola sustatzeko asmoz. Astelehen eta asteazkenetan eskainiko dituzte saio horiek, 18:00etatik 19:00etara bitartean, eta bertan parte hartzeko 669-62 18 02 telefonora Whatsapp mezu bat bidalita eman daiteke izena.