Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako XXIII. Zazpi Kurutze mendi ibilaldia egin zuten atzo ehunka mendizalek. Eguraldia lagun izan zuten martxan parte hartu zutenek, eta 55 kilometroko ibilbidea egin zuten Erlo, Aittola, Zargoate, Hurukurutze, Irimo, Izazpi eta Oleta mendiak zeharkatuz. Mendizaleek igande goizaldean hasi zuten martxa, eta aurrenekoak eguerdi alderako iritsi ziren Azkoitiko plazara.
Ikusi Anaitasuna mendi bazkunak eta Ibon Errazuk ateratako argazkiak, hemen: