Azkoitiko Iraurgi abesbatzak kontzertua emango du bihar, ekainak 9, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian, 20:00etan hasita. Azkoitiko koroa ez da izango zuzenekoa eskainiko duen bakarra, ordea. Izan ere, Igeldoko Lezkarri abesbatza ere Azkoitian izango da bihar. Euskal musika korala zein atzerriko doinuak ezagutaraztea da Lezkarri abesbatzaren xedea. Bi abesbatzek zortzina abesti kantatuko dituzte bihar, eta elkarrekin beste bi kantu abestuko dituzte. Nahi duen pertsona oro hurbil daiteke biharko entzunaldietara.