Patxi Larrañaga, artxiboko irudi batean. (Ihintza Elustondo)
Patxi Larrañaga azkoitiarrak
Gure abestiak kantu bilduma aurkeztuko du bihar, Azkoitiko Udaletxean.
Duela zazpi urte kaleratu zuen liburua azkoitiarrak, eta orain "gaurkotu" egin du bilduma. Era berean,
Nuestras Canciones gaztelaniazko bertsioarekin osatu du bihar aurkeztuko duen bilduma.
500 abesti inguruk osatzen duten lana
Gure abestiak, eta abesti bakoitza bere letrarekin eta pentagramarekin jaso ditu Larrañagak. Musikarekin lotura zuzena izan du Larrañagak. Izan ere, Iraurgi Abesbatzaren eta musika eskolaren fundatzailetako bat izan zen. Azken lana, berriz, "terapia" izan dela azpimarratu du. 19:00etan izango da aurkezpena, eta herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera.