Altsasu auzian aske ziren lau lagun –Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola– atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak Altsasuan, joan den ostiralean Espainiako Auzitegi Nazionalak bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri ondoren Altsasuko zortzi gazteei. Aske ziren gazteak "ihes egitako arriskua" zutela argudiatuz egin zituen atxiloketak atzo Guardia Zibilak, eta horiek salatzeko elkarretaratzea deitu dute Azkoitian Urola Antiespezista, Piztu, Ikasle Abertzaleak, Ernai eta Sostenipe taldeek. Bihar izango da protesta, 19:00etan, herriko plazan.