Plaza Ondo jubilatuen tabernan izango da txapelketa. (Hitza)
Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak seiko urre eta mus txapelketak prestatu ditu beste urte batez ekainaren 15erako, ostirala. Plaza Ondo tabernan jokatuko dituzte txapelketak, eta elkarteko bazkideek parte hartu ahal izango dute. Interesa dutenek gaurtik aurrera eman dezakete izena, eta txapelketetako irabazleek afari bana jasoko dute sari gisa.