Herri Jaia ospatzen ari dira gaur Azkoitian

Nerea Uranga 2018ko ekainaren 3a

Baserritarrak eta baserriko bizimodua txalotzeko asmoz, Herri Jaia ospatzen ari dira gaur Azkoitian. Herriko plazan bederatzi postu jarri dituzte goizean, eta bertan, barazkiak, landareak, loreak, gazta, eztia, ogia nahiz gozoak erosteko aukera egon da. Horrez gain, Ikurrinaren plazan Eusko Labela zuen txahala erre dute eta, eta 1,5 euro ordainduta pintxoa jateko aukera eskaini dute. Pintxoei laguntzeko, hainbat sagardo mota dastatzeko aukera egon da, basoa euro batean erosita. Haurrentzat ere txokoa prestatu dute Goiko Losan, hainbat puzgarri egon da 14:00ak bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide