Herri Jaia ospatuko dute igandean, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 31

Nekazal produktuez, txahal erreaz eta sagardo dastaketaz gozatzeko aukera izango da ekainaren 3an, Azkoitiko hainbat lekutan.

Baserritarrak eta baserriko bizimodua txalotzeko asmotan ospatuko dute igande honetan Herri Jaia. Azkoitiko Udalaren arabera, "baserriko produktuak balioan jarri, plazaratu eta kontsumitzaileak bertako produktuen kalitateaz jabetzea" nahi dute jaiaren bidez. Horretarako, herriko plazan bederatzi postu egongo dira, eta bertan, besteak beste, barazkiak, loreak, gazta, eztia nahiz ogia eskainiko dituzte. Gainera, Ikurrinaren plazan txahal erreketa izango da goizean, eta bertara gerturatzen direnek Eusko Labela duen txahal pintxoak dastatzeko aukera izango dute. Pintxoei laguntzeko, hainbat sagardo motaren eskaintza ere izango da; pintxoa eta edatekoa eskatu ahal izateko, ordea, aurretik txartelak eskuratu beharko dira. Haurrek ere izango dute beren gunea, Goiko Losan puzgarriak izango baitira 11:00etatik 14:00etara.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide