Azkoitiko Sidenor enpresako kideak saria jaso dutenean. (Ainhoa Aizpuru)
Azkoitiko Sidenor enpresak Adegi gipuzkoako enpresen elkarteak banatutako Enpresa Kultura Berria saria jaso du. Gipuzkoako patronalak urteko batzarra egiteaz gain, Enpresaren Eguna ospatu du gaur. Goizeko jardunaldian jaso dute saria Sidenorreko ordezkariek, Adegiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien eskutik. Enpresen barne komunikazioa, transparentzia nahiz baloreak eta parte-hartzea sustatzea aitortzen ditu Sidenor Azkoitiak jaso duen Enpresa Kultura Berria sariak.