Auto baten eta furgoneta baten arteko istripua izan da Azkaraten

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 29a

Bi pertsona arin zauritu dira, eta Trafiko Zuzendaritzak azaldu duenez, Mendaroko ospitalera eraman dituzte biak. Dagoeneko ez dago arazorik tarfikoan, eta errepidea irekita dago bi noranzkoetan.

Auto batek eta furgoneta batek elkar jo dute gaur, asteartea, Azkarate mendatearen inguruan , eta bi lagun arin zauritu dira. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 12:50 aldera jazo da istripua, Azkoitiko noranzkoan. Zauritutako bi pertsonak ibilgailuetako gidariak dira, eta Mendaroko ospitalera eraman dituzte. Dagoeneko ez dago arazorik tarfikoan, eta errepidea bi norabideetan irekita dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide