Otaba jaiak Aittolan, iaz. (Ibon Errazu)
Azkoitiko Elosua eta Aittola auzoetan Otaba festak ospatuko dituzte larunbatetik aurrera. Ohi bezala, lagun artean igaroko dituzte bi auzoetako festak herritarrek, eta bertso saioak eta jan-edana izango dira hango protagonistak. Aittolan, egun bakarrean ospatuko dituzte jaiak; igandean, hain zuzen ere. Elosuan, berriz, larunbatean hasiko dira festak, eta hiru egunetan luzatuko dituzte ospakizunak. Gainera, aurten, ibilaldi gidatua ere egingo dute Elosuako jaietan,
Karakate Elusu Sustraiak ezagutzen izenpean.
Ekainak 2, larunbata. Elosua auzoa.
- 09:00etan, jaien hasiera suziri eta kanpai hotsekin.
- 09:15etik 14:00etara, Karakate Elusu Sustraiak ezagutzen ibilaldi didaktikoa, Aranzadi Zientzia elkartearen eskutik.
- 14:00etan, herri bazkaria
- 16:30ean, mus txapelketa
- 20:30ean, bertso afaria, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendirekin.
Ekainak 3, igandea.
Aittola auzoa.
- 12:30ean, kurutzean meza bailarako hildakoen alde.
- Ondoren, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Mailen Lujanbio bertsolariak eta Izer eta Alabier trikitilariak eta pintxoak dastatzeko aukera.
- 14:00etan, Attola-Zar jatetxean bazkaria.
- Gero, bertso saioa.
- 21:00ak arte, erromeria trikitilariekin.
Elosua auzoa. (Jubilatuen eguna)
- 12:00etan, pilota partidak.
- 13:00etan, Meza Nagusia.
- 14:30ean, jubilatuen bazkaria, Elurmendi elkartean.
- 18:00etan, gizon-emakume proba.
- Ondoren, erromeria.
- 21:30ean, afaria eta trikiti saioa Lutxurdio eta Aitziberrekin.
Ekainak 14, astelehena (Otaba Txiki). Elosua auzoa.
- 12:00etan, auzo hildakoen aldeko meza.
- 13:00etan, Piskolabitx.
- 15:00etan, auzo bazkaria.
- 17:30ean, ume, gazte eta helduentzat jolasak.
- 19:00etan, triki poteoa.
- 21:00etan, auzo afaria eta erromeria.
- 00:00etan, jaien amaiera.
- Egun osoan zehar, trikitilariak.