Merkataritza Eguna ospatuko du Herrixen elkarteak larunbatean

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 29a

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak 10 urte bete ditu maiatzean, eta, horren harira, Merkataritza Eguna antolatu du larunbaterako. Herriko merkataritza bultzatzeko asmoz, kalejira, umeentzako saioak eta sari banaketak egingo dituzte egunean zehar, eta Herrixenek herritar zein merkatari guztiak gonbidatu ditu ekintzetan parte hartzera. Merkataritza Egunaren helburua da herriko saltoki txikiek duten garrantzia ikustaraztea, eta, horretarako, "argazki erraldoia" aterako dute eguerdian. Hori hala, dendari guztiei dei egin die plazan aterako duten argazkian ager daitezen. Ikusi Merkataritza Eguneko egitaraua:
  • 11:30: Kalejira herriko kaleetan, trikitilariekin, Zakelmarirekin eta buruhandiekin.
  • 13:30ean: 35 erosketa orga banatuko dituzte Torre-Zurin.
  • 14:00: Argazkia aterako dute, plazan.
  • 14:30: Bazkaria, kontzejupean.
  • 16:30: Umeentzako puzgarriak, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide